XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

BIHOTZAK BAPAINUAN (III) Iluntzeak herri gainera nagusitzeko duen era izango da, dudarik gabe, Belandian urte tusto hauetan aldaketarik jasan ez duen eeeeee gauza bakarra, esango nuke, bai, hobe horrela fenomenu bakarra jartzea baino.

Gandua mendietan barrena lerratzen da, herriruntz, pinu altuenetatik harana zeharkatu, zedatu eta erdibitu egiten duen errekastoraino.

Orduan hontzak elizdorrera bidaiatzen du.

Hor, herri guziko eraikuntzarik altu eta hanpurusenean gordetzen da iluna, erlojuaren engranai, tuerka eta gainontzekoak babesten dituen holtzezko gela batean, dorreko erlojuaren urdail esteetan, esatea badago.

Hontzak xxxxxxxiiiiito luzeekin iluna iratzartzen du.

Xagu zaharrek leihoetatik kanpo ateratzen dute, inoiz zein leihotatik hasi behar dutenaz erabaki gabe.

Horrela ateratzen da iluntze alferra elizdorretik, herri gainera zabaltzen da ezarian, pauso bakoitza nabarmentzeko moduan, eta hori da Belandiako biztanleok tabernetara ateratzen garen orena, (...).